Euroziklo osoa eta etapak

Euroziklo osoa eta etapak

Turismoa bizikletaz egitea maite dutenek, Eurozikloaren 80 kilometroetan aurkituko dute Euskal Herrian, hala Bidasoaren alde batean nola bestean, egiten den onena. Kostaldeko herriak, senaia basak, naturguneak, hondartzak, ondarea, euskal mendialdea eta Bertizeko Natur Parkea, horra ezagutzeko mundu oso bat.

Ibilbidea desmaila gutxikoa da, salbu erlaitzaren errepidean, non malkar batzuek sorpresaren bat eman baitiezaioketen, paseoak maite dituen baina gutxi entrenatu duen txirrindulariari. Ibilbidearen zati hori, Zokoa eta Asporotz lekuaren artean, gaurko egunean, oraindik bizikleta-biderik gabea da. Ibilbidearen etapa asko, hala nola Bidasoaren ertzean doazenak edota Hendaia zeharkatzen duena, oso egokiak dira haurrentzat.

Soilik erlaitzaren errepidea, Zokoa eta Asporotz artean, utzi beharko litzateke bazter, haurrekin bidaiatzekotan, batez ere uda garaian, auto gehiegi ibiltzen baita.