Ibilbidea

Proiektu honek paseorako bide segurtatua eskaini nahi die, hala oinezkoei nola txirrindulariei, patinatzaileei… Baiona eta Iruinea, senideturiko bi hirien artean. Mugikortasun murriztua dutenek ere erabil dezakete.

Hasiera batean, EUROZIKLO Getaria eta Bertiz artean da prestatua, Euskal Erlaitzean zati bat egin gabe geratzen delarik, halere; natur babeslekuan doan zati horren prestaketak, egin bidean den proiektu orokorrean sartuak izango dira

60km inguru dituzte parte-hartzaileek prestatu, bizikleta-bide gisa (txirrindularientzat soilik) eta espaloi moduan (oinezkoentzat soilik) edo bide berde gisa (motorrik gabeko erabilera ororentzat). Ibilbidea, batzuetan, errepideetan doa; hala denean, joan-etorri gutxiko errepideak hautatu dira.

Oinez edo bizikletaz doazen bidaiariak hartzeko asmoz, Irungo Udala harrera emateko eta zerbitzuak eskaintzeko eraikin bat prestatzen ari da, lehen aduana bulego zen eraikin batean. Sinbolikoki Frantzia eta Espainia arteko mugan kokaturiko harrera leku horrek Txingudiko badiaren gaineko informazio puntu garrantzitsua izanen da, bai eta «1. Eurovelo» bizikleta-bidearen informazio guneetako bat (ziberespazioa, bizikleta-ibiltariek interneten kontsultak egin ahal ditzaten, erreserbak egin, mezu elektronikoak igorri eta jaso…)

 > voir les étapes

EUROZIKLO … eta harago?

Mugazgaineko ibilbide hau, Europako ibilbide baten barnean kokatua da, «Eurovelo» bizikleta-bidearen barnean, hain zuzen ere, zeinak Ipar poloa eta Sagres, Portugal hegoaldean, lotzen baititu, 8200km eginik..