Txingudi, portuz portu

Mota : familia ibilbidea  Iraupena: egun erdia  km kopurua: Xkm joana;                 > Ibilbidea

Txingudiko badia leku berezia da, non itsasoa, mendiak eta ibaiak biltzen diren eta non hiru kultura elkartzen diren: euskalduna, frantsesa eta espainola.

Leku babestu honek jakin du naturazko nola historiazko ondarea gordetzen; bertako kaleetan aurki daitezke erromatar garaiko edo Erdi Aroko aztarnak, bai eta mende hastapeneko edo euskal estilo berriko arkitekturazko eraikinak.

Abiapuntutzat Hendaiako turismo bulegoa harturik, bizikleta bide erabat seguruak Hendaiako itsas aldea erakusten dizue: lehenik, surflariak uhinen gainean dantzan, gero laket portua; hortik aurrera, badian sartu eta alde lasaiagoa ezagutuko duzue; Badia horretara biltzen dira, babes bila, hegoalderako bidaian diren hegazti asko..

Donejakue zubiak, historiaren lekuko izateaz gain, Hondarribirako bide ematen du ere. Hondarribiak ondare ikusgarria du: alde zaharra, arrantzaleen auzoa, harresiak; zuen ibilbidea une batez bazter utzi eta gal zaitezte hiribilduan, abia zaitezte gero arrantza kairaino, hondartza zeharkatuz.

Higer lurmuturra kaiaren gain-gainean da; Pirinioen mendilerroaren mendebaleko azken muturra da: Mediterraneoraino 430km dituzue hortik.

Informazio baliagarriak