Bertiz, natura begiratua

Mota : familia ibilbidea  Iraupena : eguna  km kopurua : 8,5km joana                 > Ibilbidea

 

Sunbilla eta Bertiz artean, beihalako trenbideari jarraiki, hainbat baserri agertzen dira bide ertzean. Doneztebe herria pasa eta Bertiz haranean sartuko zarete (Bertizarana); bitxi batera hurbiltzen ari zarete, Bertizeko parke naturalera, hain zuzen ere. Lorategi botanikoa, erreka ertzeko zuhaitzak eta baso handi-handia egoitza paregabea dira hegazti mota anitzentzat, besteak beste okilarentzat..

Egun erdi edo egun osoko txangoa proposatzen dizuegu, Sunbillatik abiaturik, ibilbide berdea ibil dezakezue, giro lasai-lasaian, ibai ertzeko txoko lasaien gozotan.

3,5 kilometro eginik, Intzakardi parkera heldu (ingeles soldaduen hilerri ohia) eta herriaren sarbidea pasa. Industrialdeko zenbait eraikin pasa eta Bertizaranean zarete.

2 km eginik, Legasa herriko plaza xarmantan zarete, non Euroveloaren txirrindulariak hartzeko aterpetxe berria aurkituko duzue! Beste 2 km gehiago eginik, Narbarte eta Oieregi auzune politak zeharkatu eta Erreparatzeko jauregi eta zubira helduko zarete.

Erdi Aroko zubi eder hori igaro eta eskuin aldera, Bertizeko jabegora sartzeko ate txikia pasa ezazue.

Bideak harrera lekuraino eramanen zaituzte. Piknikatzeko mahaiak, zabuak, leriak, soka-zubi tiroldarra…

 Lien externe Bertizeko Partzuergoak garraio zerbitzu bat eskaintzen dizue, baldin eta bizikletaz itzuli nahi ez baduzue, bizikletak Sunbillan berreskura ditzazuen. Garraio + piknik/jatetxea txartelak erreserba ditzakezue. Ornitologia-gidak gidaturiko bisita ere eska daiteke. Prezioak webgunean ikus itzazue. 

Informazio baliagarriak

 Lien externe http://www.consorciobertiz.org