Zuen segurtasuna

Euroziklo ibilbidean eginen duzuen ibilaldia arrakastatsu gerta dadin eta oroitzapen ona utz diezazuen, kontuan har itzazue honako gomendio hauek.

Kontuz, Espainiako errepide kodeak, bizikletan ibiltzeko, kaskoa eramatera behartzen du.

  • Errepide kodea begiratu
  • Kontuz ibili, batez ere bidegurutzeetan
  • Ez elkarren ondoan joan eta eskuinaldean mantendu
  • Zuen neurriko kaskoa jantzi
  • Bide berdeetan, oinezkoei lehentasuna eman
  • Bizikleta egoera onean eraman
  • Abiatu aurretik, begira itzazue galgak, argiak, abiadura aldagailuak, gurpil zorroak
  • Korrituriko lekuak zaindu
  • Beste erabiltzaileak errespeta itzazue

Larrialdietarako telefonoa: 112