Trena, autobusa eta bizikleta

Trena, autobusa eta bizikleta

Getaria eta Hendaia artean

Autobusez : ATCRB konpainiak egiten du Getaria-Hendaia lotura; bizikletak onartzen ditu, autobusen sotoan, betiere, lekua bada.

Informazioa :  Lien externe http://www.transports-atcrb.com/

Trenez : Trena hartu nahi duzue, bizikleta zuekin eramanik? Egin dezakezue.
Tolestaturik, ataletan edo osorik, edo tolestagarria bada, SNCF konpainiak ahalegin guztia egiten du bidaia ongien joan dakizuen.

Tren orotan bidaiatu zaitezkete, bizikleta desmuntaturik eramanez, aurretik erreserbarik egin gabe eta dohan. Horretarako, estalki batean sartu behar duzue (neurriak: 120x90 cm).

Zuen bizikleta desmuntatu gabe badaramazue, TER trenetan, dituzten lekuen mugetan eraman dezakezue. Abiadura Handiko Trenetan, berriz, horretarako dituzten lekuetan eraman behar duzue eta erreserba egin behar duzue, leihatilan edo telefonoz, zuen bidaia-txartela erosterakoan, eta 10€ ordaindu behar dituzue.

Informazioa :  Lien externe http://www.velo.sncf.com/

Hendaia (laket portua) eta Hondarribia artean (ontziralekua).

Itsasontziz : Bidasoa Hendaiatik Hondarribira zeharkatzen duen itsasontziak bizikletak onartzen ditu, jende gehiegi ez bada.

Hendaia eta Donostia artean : TOPO izeneko tranbia moduko trenak onartzen du bidaiariak bizikleta eraman dezan.

Ezin dira bizikletak Irunbus edo LurraldeBuseko autobusetaneraman (Irun - Hondarribia - Donostia)