Hiri eta herriak

Getaria, Atlantikoari so den herria

Euskal kostaldearen txoko gorde honek xarma berezia du.

euskal kostaldearen herri txikiena, Biarritz eta Donibane Lohizune artean daBazter utz ezazue, une batez, Eurozikloa eta gal zaitezte frontoi eta udaletxe inguruko karrika xokotan; bertan, itsasoari zabal-zabalik denherri horren xarma guztia aurkituko duzue.

 Lien externe www.guethary-france.com

Donibane Lohizune, kostaldeko ederra.

Portua, Luis XIV.aren plaza, hondartza handia, Gambetta karrika; ez da erraza hautatzen, zer egin, zer ikus; halatan, hobe denbora hartzea Eurozikloko etapa honetarako, benetako giroa gordetzen jakin duen kostaldeko hiri horren bisita behar bezala dasta dezazuen.

 Lien externe www.saint-jean-de-luz.com

Ziburu, margolarien inspirazio den edertasuna

Ziburuko kaietan hara-hona ibiltzeko denbora har ezazue. Ravel etxea duzue Ziburun; bizikleta utzi eta ibil zaitezte Bordagain aldera daramaten kalexketan gora, arrantzaleen etxe artean, edo joan zaitezte badiaren gainean den Leihorra etxeraino.

 Lien externe www.ciboure.fr

Urruña, naturala

Urruña, Euskal Herriko herri erakargarri honen berezitasuna da Atlantikoaren eta Pirinio mendilerroaren artean kokatua dela..

Hastapenean, Urruñako parrokiak Urdazuri eta Bidasoa arteko lur oro hartzen zuen. Gaur egun, berriz, Larrun eta Zokoa artean, bost mila hektarea inguru hartzen ditu.

 Lien externe www.urrugne.com

Hendaia, familientzat eta itsas jostetentzat!

Frantziaren hego-mendebaldeko muturrean kokaturik, Espainiarako ate, Hendaia Euskal Kostaldeko familientzako eta itsas jardueretarako leku nagusia da. Hendaiak Euskal Kostaldeko hondar fineko hondartza luzeena du!

Santa Ana eta Higer muturrek itsas sagailo bortitzetatik babesten dute Hondarraitz hondartza; gainera, malda eskasa du; halatan, Akitania osoko hondartza seguruenetarik da.

Bizikletaz ezagutzeko leku aparta duzue Hendaia.

 Lien externe www.hendaye-tourisme.fr

Hondarribia – leku miragarria ezagut ezazue

Bota estresa! Gune historikoaren erdian den “Arma plaza”ko edota San Pedro kaleko terrazaren batean pausa bat egiteko denbora har ezazue. Eguzkitara jarririk “pintxoak” dasta itzazue. Hondarribian benetako bizimodua ezagutu dezakezue. Eurozikloa bazter utzi eta Erdi Aroko hiribilduaren historia ezagut ezazue.

 Lien externe www.bidasoaturismo.com

 

Irun, horra sorpresa!

Hor dituzue, orekan, kultura (adib.: Oiasso museoa), gastronomia (adib.: pintxoak) eta natura (adib.: Plaiaundi parke ekologikoa); horrek guztiak egiten du Irun bere garaiko hiria. Dena batera duzue Irunen!!

Irun, familian ezagutzeko hiri horren historiak harritzen du bisitaria.

 Lien externe www.bidasoaturismo.com
 Lien externe www.irun.org/turismo

Lesaka

Historiaz beterik diren haranetarako sarbidea da. Zabaleta defentsa dorreak zaindurik, benetako euskal arkitektura dotorez osaturiko hiribarneak harrituko zaituzte. Ur kanale txikiz josirik denez, «euskal Venezia txiki» izenez da ezagun..

Giro lasai eta pitoreskoa biziko duzue bertan, Aiako harrien mendigune gaitzaren zolan eta Aita Donostia musikagile euskaldunaren oroitarriaren oinetan. Berriz Eurovelora itzulitakoan, Bidasoaren ondoan zenbait zerbitzu aurkituko duzue.

 Lien externe www.consorciobertiz.org 

Igantzi

Bortzirietako bat duzue Igantzi. Zertxobait gora eta mendiz inguraturik da; jaurerria izana da. Merezi du bisitak, hala paisaiaren nola eraikinen ederrarengatik.

Eurovelotik herrirako bidean, interes handiko gune bat: San Juan Xar: kapera naturala, harkaitzean zulatua, Latsa izeneko errekaren ertzean egina. Lurretik hiru iturri jauzten dira; ur horiek sendagarri direla diote jendeek. Inguruak xarmez (Carpinus Betulus) beterik dira; zuhaitz mota hori babesturik da eta horregatik, 1987. urtean, inguru hori naturgune babestua izendatu zuten.

 Lien externe www.consorciobertiz.org

Sunbilla

Bidasoaren ertz bietan kokaturiko herri xarmagarri horrek zubi eder-eder batez lotzen ditu bi aldeak. Zubi horretatik, ibaian, izokinen gorabiderako eginiko mailetan, ura bare-bare ikus daiteke. Euroveloa, garai bateko tren txikito izenekoa bezalaxe, tunel batean sartzen da, hiri erdian.

Eskualdeko mendi gorena den Mendaur mendiaren zolan den herri polit hori lasai-lasaia izateaz bat, oso bizia da ere; bertan, adin orotako auzokoak elkarrekin aritzen dira egunero.

 Lien externe www.consorciobertiz.org

Doneztebe

Malerreka haraneko merkataritza herria dugu; bertako kaleetan hainbat jauregi topatuko duzue, garai bateko indar ekonomiko handiaren aztarna. Bidasora isurtzen diren hainbat erreken bilgunea da.

Garai modernoko pelota plaza ederra dute ere, joko horrek gure haranotan duen garrantzi handiaren erakusgarri.

 Lien externe www.consorciobertiz.org

Legasa

Bertizarana harantxoa esmeralda bat da, naturaren bitxi ederra. Legasako herrixka, euskal arkitekturazko eraikin handiz osaturiko multzoa da.

Euroveloak plazaraino eramanen zaituzte; bertan eliza eta beihalako pilotalekua topatuko dituzue.

 Lien externe www.consorciobertiz.org

Oieregi

Bertizeko Jaurerriko Parke naturalerako sarbidea; ikusgarriak dira tradiziozko arkitekturazko etxeak eta historia luzea duten familien jauregiak.

Herriaren ederrari eta, errekaren luzeran, inguruan hedatzen den paisaiaren ederrari erreparatuz zoaztela, parke naturalera helduko zarete, zeina historia luzeko eta natur balio handikoa baita.

 Lien externe www.consorciobertiz.org