Asteburua bizikletaz

Mota : lagun artean  Iraupena : 2 egun  km kopurua : 60km joana                 > Ibilbidea

Eurozikloa 2 egunez, buru batetik bestera ibiltzeak, Getariatik Bertizeko parke naturaleraino, giro elkar oso bestelakoetan sartzeko aukera ematen du, kilometro gutxitan erruz aldatzen baitira lekuak. Txango horretan ezer ez da beti berdin!

1. eguna : Getariatik abiatu eta ibilbidea sigi-saga doa, euskal kostaldeko senaien gainetik, Santa Barbara muturrera iritsi arte; handik Donibane Lohizuneko badia ikusten da behean. Donibanen, har ezazue portuaren eta San Joan Bataiatzailearen eliza inguruetan galtzeko denbora; gero ere, Zokoan, geldialdi bat egin ezazue, portu eta gotorleku pitoreskoak ikusteko. Euskal erlaitza sigi-saga doa Abbadia gazteluraino eta Hendaiako Hondarraitz izeneko hondar fineko hondartza handi-handiraino.

2. eguna :  Txingudi badia altxorrez beterik da; Hendaiako laket portutik bizikleta bidea hartu eta, denbora baduzue, Hondarribira hurbil zaitezte, alde zaharra, arrantzaleen auzoa eta arrantza kaia ezagutzera. Bidasoaren ibarra besoak zabalik duzue eta Doneztebe herriraino eramanen zaituzte, non nafar estiloko etxe ederrak ikus ditzakezue.

Oraindik kilometro gutxi batzuk eta Bertizen zarete; ez bisitatu gabe utzi lorategi botanikoa, parkea eta interpretazio zentroa.

Bertiz ikusteko beste egun bat har liteke, merezi baitu, adibidez, Plazazelaiko bizikleta bidea korritzea (8km).

Hendaiako turismo bulegoak xartel orokor bat eskaintzen du bizikleten alokairua, zaku edo maleten garraioa, Hendaian ostatatzeko erreserba eta itzulerako garraioa barne.