Senaia gordeak

Mota : familia ibilbidea  Iraupena : egun erdia  km kopurua : 8km joana                 > Ibilbidea

Getaria eta Donibane Lohizune artean, euskal kostaldeak bere senaia gorde ederrenak eskaintzen dizkie menturazaleei. Senix, Maiarko, Lafitenia, Erromardia; hor dituzue 4 arrazoin handi bederen, haurrekin batera bizikleta hartzeko.

Getariako turismo bulego aitzinetik abiatu eta Donibane Lohizuneko porturaino, Eurozikloaren ibilbidea 8km luze da, batzuetan bizikleta bidetan, bestetan errepide txiki trafiko gutxikoetan (zaindu haurrak).

Itsas beherean eginik aukera handiak zabaltzen dira marearteko zonan jolasteko, ibilbide osoaren ertzean dauden senaietan.

Izkirak edota karramarroak harrapatzen, txaplasta txapelketa mundiala antolatuz, eta abar. Udaberritik udazken bitartean, etxola zenbait topa dezakezue bidean, non ahamen bat jan daitekeen.

 

Informazio baliagarriak

 Lien externe www.guethary-tourisme.com 
 Lien externe www.saint-jean-de-luz.com