Bidasoa gordea

Mota : familia ibilbidea  Iraupena : eguna  km kopurua : 10km joana                > Ibilbidea

Sunbilla eta Igantzi artean, gaur egun Bidasoko bide berdea den beihalako trenbideari jarraiki, ibai ertzean doan trenaren ibilbide lasaia ezagutuko duzue; tunel bat pasa eta zubi esekia ikusiko duzue, urjauzi bat basoan, San Juan Xarreko naturgunea, harpe bat eta ur sendagarrien iturria.

Eguneko ibilbidea egiten baduzue, Sunbillatik abia zaitezten proposatzen dizuegu, eta bide berdea egin dezazuen, urjauzia eta zubi isekia ikusteko geldialdiak eta guzti.

Zenbait kilometro egin eta tunela pasa eta Igantzira helduko zarete; bertan, San Juan Xarreko naturgunea bisita dezakezue; bisita gidatua hartuz gero, gidariak, babesturiko natur balioen berri emanen dizue, bai eta ur sendagarrien elezaharra aipatuko ere.

Harpeko kaperaren ondoan, piknik egin dezakezue.

Errepara iezaiezue Bidasoan diren mailei: izokinak jauzika ikus ditzakezue bertan, eta amuarrainen arrantza garaietan, arrantzaleak ere hor dituzue.

 Lien externe Bertizeko Partzuergoak garraio zerbitzu bat eskaintzen dizue, baldin eta bizikletaz itzuli nahi ez baduzue, bizikletak Sunbillan berreskura ditzazuen. Garraio + piknik/jatetxea txartelak erreserba ditzakezue. Prezioak webgunean ikus itzazue.